lunes, 8 de abril de 2013

ERROMAKO JATORRIA

ERROMAKO JATORRIA
Erroma Italiako penintsularen erdian dago, Lazio eskualdean hain zuzen ere. Tiber ibaiaren ertzeko muino batzuen gainean kakatutako hiria. Iparraldearen eta hegoaldearen arteko pasabide natural izateak merkataritza kontralatzeko aukera eman baitzion.

Etruskoak ziren, Asia Txikiko jatorria zuen herria lau eta Italiar penintsulan kokatu zen K.a. IX.mendearen hasieran K.a. VIII.mendearen inguruan, Lazio lurraldean, Tiber ondoan herrixka multzo bat zegoen eta bertako biztanleek, abeltzainak eta nekazariak, latineraz hitz egiten zuten. Etruskoak izan ziren, lurraldearen kontrola lortu zutenean, Erroma benetako hiri-estatu bihurtu zutenak; barne antolamendu sendoa zuen, geroko hedapeneerako ezinbestekoa izango zena. Erromako kokapen estrategikoak, Italiar Penintsulako ipar eta hegoaldearen arteko bide naturala, merkataritza kontrolatu ahal izatea ekarri zion eta honek bere hazkunde ekonomiko eta demografikoa erraztu zuen.

Erroma, k.a, 753an sortu zuten. Eraiki ostean, monarkia ezarri zen Erroman eta bertako lehen erregea Romulo izan zen, otso eme batek jaso eta jaten eman zion, bere anaia Remorekin batera Tiber ibaira botata izan eta gero. Berrehun eta berrogeita hamar urtean zehar Erroma iparraldekoen eta hegoaldekoen menpe egon zen. Geroago, Erroma hiri-estatu bihurtu zen. Errege-erreinek merkatarien eta artisauen jardunbidea bultzatzen zuten eta, ondorioz, aristokraziaren atsekabea eta monarkiaren gainbehera gertatu ziren.